XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrez gainera, hamaika-berrogeitamarreko lau bateria ertain... Eta lejioko savoia marchetti SM-79 hegazkin bonbardari loriatsuak, tximista bezalako erasoetarako!.

Eta itsasotik bonbez josiko zaituztete Cervera kruzeroak, España akorazatuak eta Velasco destruktoreak!.

- Donostiarantz abiatu baitira hamaika nudotako abiaduraz... Lasai kapitaina, itxuraketa besterik ez zen.

- Nola arraio dakizu...? - Begia, kapitaina.

Eta esan gabe utzi dut... Hitlerren laguntzarena: hogei hegazkin JU-52 eta sei HE-51... eta bi zentimetrotako beste 20 antiereo....

Eta ametralladorarentzako munizioa, 250 kilotako bonbak, eta uhin motz eta luzeko irratiak, primerako hotsa, alemaniar teknikaren gailurra....